2013-ko Martxoaren 22-ko plenoaren eta 2012-ko uztailaren 13-ko bakerako eta elkarbizitzarako lantaldearen erabakiaren

Bakearen eta bizikidetzaren bilaketa Eusko Legebiltzarraren lan politiko eta instituzionalaren etengabeko kezka eta zeregina izan da, Legebiltzarra sortu zenetik. Ezin zen beste modura izan, ariketa demokratikoaren bitartez, herritarren borondatetik sortutako erakundea baita. Giza eskubide guztienganako arretak, bere defentsak legeri-neurri eta Ganbera honetako ekimen ugarietan erabilitako hitzen bidez, bake integrala eta Euskadirako bizikidetza demokratikoaren etengabeko bilaketaren aldeko Eusko Legebiltzarrak duen konpromisoa erakusten dute, elkarrizketaren, justiziaren, egiaren eta Euskal Herriaren interes orokorraren bidez landutako bake iraunkor bat.

2011ko urriaren 20an ETAk emandako bere jarduera armatuaren etenaren iragarkiak panorama berri bat ireki du eta garai berri bat bakearen, bizikidetzaren eta humanizazioaren inguruko politikei ekin ahal izateko. Indarkeria suntsitzailearen eta giza eskubideen urraketa gertatu den hamarkaden ostean, garai berri honen finkatzea posiblea izango da bakarrik ETAren desagerpen definitiboarekin.

Legebiltzar-adierazpen honek azken hilabeteotan eragile sozial eta politiko ezberdinek egindako zenbait ekarpen laburbiltzen ditu. Bere edukia, printzipioen eta konpromisoen proposamen batean antolatzen du.

Edukia, Legebiltzar honek garatutako elkarri entzutearen, elkarrizketaren eta bateratze lanaren ondorioa da. Bere asmoa, bakera eta bizikidetzara eramango gaituzten konpromisoak eta partekatutako edukiak eskaintzea da, hauxe baita euskal gizarteak eskatzen duena eta herritarren borondatearen ordezkarien betebehar etiko, politiko eta demokratikoa.

I. PRINTZIPIOEN ETA KONPROMISOEN PROPOSAMENA

Giza eskubide guztien eta demokraziaren baloreen defentsak erreferentzia politiko, instituzional eta soziala izan beharko du, bake integral bat eta bizikidetza demokratikoa eraikitzen joateko helburuarekin. Bere oinarriak gure iraganari zuzendutako begirada eta etorkizuneko zerumuga kontsideratuko duen orainaren ikuspegia kontuan izango ditu.

Oroimena izango duen bakerako printzipioak

Oinarrizko printzipioa

Etorkizuneko bakeak eta bizikidetzak biolentziaren bidegabekeriaren aitortzea eskatzen dute, sortutako minaren eta biktimen duintasunaren aitortzea, biktima guztie, egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea dutelarik.

Printzipio zehatzak

  1. Arduraren printzipioa ezartzea: iraganean bakoitzak izan duen ardura eta giza eskubideen urraketari loturiko ondorioak zehaztea eta aitortzea suposatzen du.
  2. Oroimen kolektibo ez-neutral eta aktibo bat artikulatzea, giza eskubideen apurketaren zein bere ondorioen kontra.
  3. Oroimena, terrorismoaren deslegitimizazio etiko, sozial eta politikorako funtsezko lantresna bat dela kontsideratzea.
  4. Erdizkako, erreprimitutako edo amnesikoak diren egiak ekiditea: gertaeren kontakizun objektiboaren bitartez, giza eskubideen kontrako bortxaketei buruzko partekatutako egia taxutu.
  5. Gertatutakoaren arrazoien inguruan ezberdinen arteko partekatutako akordio bat lortzea hobe izango litzatekeelarik, giza eskubideen urraketaren sorrerari interpretazio aniztasun bat eman ahal izango zaiola ulertu behar da, ondorioztatuz eskubide horien hauste guztiak eman zirela talde eta pertsonek giza duintasunaren aurrean beste helburu batzuk ezarri zituztelako.
  6. Partekatutako oroimenaren eraikitzea, biktimen sufrimendu bidegabea arintzeko eta zigorgabetasuna ekiditeko bide bihurtzen saiatu behar da, baita, era berean, bakea eta bizikidetza demokratikoa lortzeko. Oroimen honek balio beharko du etorkizuna birpentsatzeko eta eraikitzeko, gertatutakoaren kontakizunean gelditu gabe.
  7. Gertatutakoaren berreraikitzea abiapuntu izanik, lan egin, iragan mingarri bati ateak itxiko eta guztientzako itxaropentsua izan daitekeen etorkizun baten ateak irekiko diren garai berri bat iritsi dadin, zeinetan euskal gizartearen atal batek oraindik, eraginagatik eta mehatxuagatik duen beldurra deuseztuko den.

Berriro gerta ez dadin bermerako konpromisoak

Oinarrizko konpromisoa

Arrazoi politiko bat bera ere ezin da etikaren eta giza eskubideeni errespetuaren oinarrizko printzipioen gainetik jarri. Giza eskubideak edozein arrazoiren gainetik dagoen absolutu etiko bat dira.

Konpromiso zehatzak

  1. Konpromiso etikoa giza duintasunaren alde: giza duintasunarekiko, pertsonarekiko eta berarengatik datozen giza eskubideekiko errespetuaren balioa, bizitza, lehenik eta behin, Estatu-arrazoia edo edozein zergati edo ideia politiko baino garrantzitsuagoa eta lehenagokoa da.
  2. Euskal gizartearen aniztasunarekin konpromiso demokratikoa.
  3. Hitzen, elkarrizketen eta adostasunen bilaketarekiko konpromiso demokratikoa: ez biolentziak, ezta inposaketak ere, ez dute balio ezberdintasunak argitzeko. Hauxe izango da hezkuntza tresna baten oinarria, bereziki, gazteria kontzientziatzeko, ezberdintasunak, gatazka edo arazoak ez direla indarkeriaren bidearekin konpontzen, baizik eta elkarrizketa, elkarri entzute eta giza duintasunari dagozkion guztion berdintasunaren, askatasunaren, justiziaren, egiaren eta elkarrenganako errespetuaren balioak ikasiz.